Izenburuak dioen moduan, elkarrekin erabakitzeko erronka bat aurkeztuko zaizue. Baina, zergatik erabaki behar dugu? Hain garrantzitsua al da?
1. Ohartzen ez bagara ere, gure egunerokoan hainbat erabaki hartzen ditugu. Horretaz jabetzeko, ikusi erabakia film laburra.
- Ikusitakoan oinarrituz, zerrendatu itzazue, bakarka, bideoan agertzen diren erabakitzeko egoerak.
- Binaka, erantsi zerrendan azken hilabeteotan hartu behar izan dituzuen erabaki garrantzitsu batzuk.
2. Talde txikietan, partekatu idatzitakoa eta hausnar ezazue erabakitzeari buruz, hurrengo galderak gida-lerro gisa erabiliz:
- Erraza al da zuentzat erabakiak hartzea? Zergatik?
- Nola hartzen dituzue erabakiak gehienetan: bakarka, lagunekin, gurasoekin…?
- Ba al duzue zuek bakarrik erabakitzeko ahalmena, edota kontuan hartu behar duzue besteen baimena/iritzia? Zergatik?
- Zuen ustetan, garrantzitsua al da zuei dagozkizuen gaietan zuen iritzia ematea eta hori kontuan izatea?