Ikastetxeko esperientzia zabaltzeko asmoz, beste erronka bat proposatzen dizuegu orain.

1. ERRONKA BERRIAREN AURKEZPENA
Ikastetxe-mailan, zuen intereseko gai bati buruzko iritzia jaso duzue, baita erabakiak hartu ere. Orain, hori herrian aplikatzea izango da hurrengo erronka.

2. TALDEEN OSAKETA
Egitekoa zehazten hasi aurretik, erabaki ezazue aurreko taldekatze berarekin jarraitu nahi duzuen edota lauko talde berriak antolatu nahi dituzuen.

3. ERRONKAREN KOKAPENA
Ikasgelatik herrira deituriko bigarren proposamen honetan, ikasitakoa herriko testuingurura egokitzeko erronka duzue. Zehaztu ezazue zein eskakizuni egin behar diezuen aurre.

4. IDEIEN PROPOSAMENA
Azter ezazue ea egoki ikusten den udal-mailan intereseko gai bati buruzko prozesu demokratiko bat egitea.

  1. 1-2-4 egitura aplikatuz, erabaki ea interesgarria iruditzen zaizuen udal-mailan horri buruzko iritziak biltzea (kirol-taldeetan, udal- nahiz auzo-elkarteetan, gazte-taldeetan, Udalean). Ondoren, talde handian, hartu erabaki bat.
  2. Ideia egokia dela uste baduzue, testuingurua (zein taldetanā€¦) eta gaia adostu behar dituzue, ikasitako dinamikak erabiliz.

5. GAUZATZEA ETA KOMUNIKATZEA
Dagoeneko adostu duzue zein gairi buruz eta zein testuingurutan egin nahi duzuen iritzi-bilketa. Orain, hori planifikatu eta gauzatu behar duzue.

  1. Proposamena planifikatu.
  2. Kontuan izan aurreko erronkaren amaieran egindako balorazioa, han zehaztu baitituzue indarguneak eta hobetu beharrekoak.
  3. Zerrendatu eta planifika itzazue iritzi-bilketa egiteko beharrezko zereginak, nork zer egingo duen.
  4. Iritzi-bilketa gauzatu.
  5. Egindakoa eta emaitza jakinarazi dagokion erakundeari eta/edo herriko eragileei, justifikatuz zer erabaki den, nola, zergatikā€¦

6. EBALUAZIOA
Balora ezazue erronka berriaren prozesua, gauzatzea eta komunikazioa.