Demokrazia parte-hartzailearen azken urratsa da ebaluazioa. Fase honetan, aurretik egindakoa aztertu behar da, eta hobetzeko neurrien inguruko proposamenak landu behar dira.

  1. ERRONKAREN EBALUAZIOA
  2. TALDEKO EBALUAZIOA
  3. AUTO-EBALUAZIOA

1. ERRONKAREN EBALUAZIOA

Azken saioetan erronkari aurre egiten aritu zarete; orain, hori amaituta, egindakoari buruzko balorazioa egingo duzue.

  1. Lehenik eta behin, egin ezazue prozesu osoari buruzko balorazioa. Biltzar txikiak bildu, eta arkatzak erdira egitura erabiliz, hausnartu ezazue egindakoaz: zer atera da ongi, zer egin daiteke beste era batera, zer hobetu daiteke. Oso garrantzitsua da jakitea zer alderdi hobetu behar diren, aurrerago beste prozesu bat martxan jarri nahi izanez gero. Adostutakoa Taldearen Koadernoan idatzi.

2. TALDEKO EBALUAZIOA

Prozesu osoa taldean egin duzuenez, talde-lanak zer indargune eta hobetu beharreko zer alderdi dituen hausnartzeko momentua iritsi da.

  1. Biltzar txikiak azken aldiz bilduko zarete, eta, Taldearen Koadernoan idatzitakoa kontuan izanik, balora itzazue arduren betetze-maila, taldearen helburuen lorpena eta gatazken kudeaketaren asebetetze-maila. Jaso itzazue balorazio horiek Taldearen Koadernoan.

3. AUTO-EBALUAZIOA

Azkenik, bakarka, balora ezazu egindakoa Gogoeta Kaieran.

  1. Hausnartu eta idatz ezazu:
    1. Erronka honi aurre egitean izan duzun ikaskuntzaren eta esperientziaren inguruan.
    2. Idatzitako helburuaren lorpen-maila.
  2. Egin ezazu ikasitakoari buruzko autorregulazioa.