Has zaitezte erronka aurrera ateratzeko taldeak antolatzen.

1. Binaka, zerrendatu itzazue taldean lan egiteak ekar ditzakeen onurak, Talde-lanaren indarra bideoan eta zuen ezagutzetan oinarrituz.

2. Taldeko lana eraginkorra izateko, elkarlanean eta lankidetzan egingo dugu lan. Horretarako, taldea sortu eta antolatu beharko duzue. Hiruzpalau kideko taldeak osatutako dituzue, koloreen egitura erabiliz:

  1. Ikasle bakoitzak, bakarka, erabakiko du dokumentu honetako zein ezaugarrirekin identifikatzen den, eta dagokion kolorea hautatuko du.
  2. Lau kolore desberdineko kideez osatutako taldeak osatuko dituzue.
  3. Koloreen egituraz gehiago jakiteko, hemen informazioa.

3. Taldeak egin ondoren, Taldearen Koadernoa osatzen hasiko zarete. Taldearen Koadernoan jasoko dituzue taldearen izaera (izena, logoa…), elkarlanerako rolen banaketa, lortu nahi dituzuen taldeko helburuak, planifikazioa, taldeka/bakarka egindako lanak eta, halaber, taldeko hausnarketak. Talde bakoitzak Taldearen Koaderno bakarra izango du. Digitalean egiteko, taldeko ordezkari batek jaitsi, kopiatu eta taldekideekin partekatuko du. 

  1. Landu ezazue taldearen identitatea/izaera eta kohesioa, diana eta ituaren egitura erabiliz. Lehenik, ikus ezazue diana eta itua bideoa.
  2. Ondoren, asma ezazue taldearen izena, logoa eta identitatea.
  3. Hurrengo urratsa taldekideen artean ardurak zehaztea da. Arduradun bakoitzak argi eduki behar du zeintzuk diren bere funtzioak. Irakurri arretaz funtzioak, eta zehaztu ezazue Taldearen Koadernoan nork beteko dituen ardurak.
ARDURAK FUNTZIOAK
Koordinatzailea ERRAZTEA/KOORDINATZEA
Idazkaria SINTETIZATZEA
Koordinatzailearen laguntzailea ZIURTATZEA
Bozeramaila BERRI EMATEA